Zazpi urtean %10 murriztu da zaratak kaltetutako biztanleria kopurua
Udalak zarataren mapa berria osatu du. Azken mapa 2003an bildutako datuekin egin zuten; udalak aurkeztu berri duenak, ordea, 2010koak jasotzen ditu. Zazpi urtean zaratak kaltetutako herritar kopurua %10 murriztu dela nabarmendu dute. Zaratak sortutako kalteak txikitzeko, 2013ko uztailaren 18rako prest izango dute ekintza plan bat.

