Igoera fasea jokatuko du EHU Ibaeta saskibaloi taldeak
Lehen Mailara igotzeko borrokan ibiliko da Azu Muguruzaren taldea, maiatzaren 10etik 13ra, Huelvan
EHU Ibaetak bere multzoko lehen postuan bukatu du Espainiako Emakumezkoen Bigarren Mailako Liga. Hori dela eta, Lehen Mailarako igoera fasea jokatzeko sailkatu da, beste zazpi talderekin batera. Igoera fasea maiatzaren 10etik 13ra jokatuko dute, Huelvan.
Lehia bi multzotan banatua egongo da, eta EHU Ibaeta bigarren multzoan izango da, Thetrend Social Cortegada, Coelbi Bembibre PDM eta Clickseguros Casablancarekin batera. Lehen egunean, Clickseguros Casablanca izango da Donostiako taldearen aurkaria (10:45); bigarren egunean, Coelbi Benbibreren aurka ariko da (13:00), eta hirugarren egunean, Thetrend Social Cortegada izango du aurkari (10:45).
Garaipen gehien lortzen dituzten taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, azken egunean, maiatzaren 13an, 16:45ean eta 19:00etan.

