Koldo Almandoz Judas Arrietaren Pekingo estudioan izango da udan
Goazen Txinara! beka programan parte hartzeko hautatu dute zinemagile donostiarra
Juan Aizpitarte, Iñigo Salaberria, Isabel Herguera… Hainbat euskal sortzailek parte hartu dute Goazen Txinara! beka programan. Judas Arrietak bultzatutako ekimena da. Artistei Txinan proiektu bat garatzeko aukera ematen zaie. Arrietak Pekinen duen arte estudioan lan egiteko, hain zuzen. Aurtengo udan Koldo Almandoz zinemagile donostiarra eta Ismael Iglesias margolari durangarra izango dira Arrietaren MA estudioan.