Langabeentzako doako hizkuntza tailerrak Amarako Linguarium akademian

Autonomia kaleko Linguarium akademiak langabeentzako doako bi tailer prestatu ditu. Hauetan, curriculumak eta aurkezpen gutunak ingelesez eta frantsesez osatzen irakatsiko dute, baita hizkuntza hauetan lan elkarrizketei modu egokian aurre egiten ere. Saioak bihar eta hilaren 25ean emango dituzte. Parte hartzeko baldintza bakarrak ingelesaren edo frantsesaren gutxieneko ezagutza izatea, eta aurretiaz izena ematea dira. Horretarako, info@linguarium.es helbidera idatzi edo 943-446618 telefonora deituta mezua utzi behar da.
HITZAkide HITZAkide