Lan taldea osatuko dute frankismoaren biktimen gaia lantzeko
Frankismoaren genozidioaren biktimen aldarrikapenak aztertzeko lan taldea osatuko dute. Genbikel elkarteko kideekin bilera egin ondoren, Bilduko eta EAJko ordezkariak taldea osatzeko prest agertu dira. Udal taldeetako ordezkari eta elkarteko kideek osatutako batzordea hilabeteko epean osatuko dute. Biktimak gogora ekartzeko hirian jar daitezkeen oroigarriak aztertuko dituzte, besteak beste.


