Irurako Unai Señoran iritsi zen lehena
Altzako Herri Biraren hirugarren ekitaldia egin zuten joan den larunbatean. 53 korrikalarik egin zuten 8 kilometroko ibilbidea. Lehenengo gizonezkoa Irurako Unai Señoran izan zen eta lehenengo emakumezkoa Naiara Casi larratxotarra. Lehen altzatarrak ere, Mikel Varonak, saria izan zuen.