Hogei donostiarrek jo dute Neguko Aterpera
Apirilaren 30ean itxi zituen ateak Neguko Aterpeak. 149 lagunek erabili dute zerbitzua denboraldi honetan, eta horietatik 20 izan dira donostiarrak: bertaratutakoen %13. Zorroagako aterpea 168 gauetan egon da zabalik eta ia ehuneko ehunean egon da beteta.