Parte Zaharreko zabor bilketa sistema aldatzeko eskatu du EAJk
Jeltzaleentzat “onartezina” da Donostiako gune turistikoenean zaborra etxe aurrean uztea
Parte Zaharrean atez ateko bilketaren bertsiorik “negargarriena” dagoela salatu du EAJk. Donostiako gune turistikoenean zaborra etxe aurrean uztea eta gaika ez bereiztea “onartezina” dela dio. Alternatiba gisa gaikako bilketa egiteko edukiontzi gehiago jartzea proposatu du Iñaki Gurrutxaga zinegotzi jeltzaleak; organikoa jasotzeko edukiontzi marroia barne.
Gurrutxagak duela 200 urteko sistemaren “antzeko zerbait” dagoela esan du: “Hemen proposatzen duguna da zaborra modu selektiboan edukiontzi horietan jartzeko aukera ematea. Zabor gehien sortzen dutenentzako ere, taberna eta jatetxeentzako, alternatiba bat proposatu du. Egun, beira eta kartoia jasotzen zaie etxez etxe. Hau organikoarekin osatu nahi dute.