Aranburu agurtzeko Anoeta bete nahi du Realak
Bazkideek eta langabetuek 10 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte Valentziaren aurkako partidarako sarrerak
Larunbateko partida berezia izango da. Denboraldiko azkena izateaz gain, Mikel Aranburu kapitainak agur esango dio futbolari eta Realari. Klubak eta zaleek Valentziaren aurkako partidan omenaldia egingo diote jokalari azpeitiarrari. Urrezko ikurra jasoko du, besteak beste.
Aranbururen agurrean Anoeta estadioa beteta egotea nahi du Realak, eta sarrerak merkeago salduko dituzte bazkide eta langabetuentzat. Sarrera berezi hauek ostegunean jarriko dituzte salgai, Anoetako leihatilan, 15:00etatik aurrera. Sarrerak soberan geratuz gero, ohiko salneurrian eskuratu ahal izango dira larunbatean 25 eta 30 eurotan.