Bi taberna donostiar bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Gipuzkoako pintxoen txapelketan
Ezin izan dute irabazi, baina gertu izan dira. Hidalgo 56 eta Amarako Abadia taberna donostiarrak bigarren eta hirugarren postuan geratu dira, hurrenez hurren, Gipuzkoako pintxoen txapelketan. Irabazlea Danako taberna irundarra izan da. Basque Culinary Centerren egin dute lehiaketa, eta finalisten artean hiriko beste bi taberna izan dira: Zeruko eta Casa Vergara.