Bilboko Athleticen bandera, Kalkutako Teresa plazako balkoi batean. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Athleticek gaur Atletiko Madrilen aurka jokatuko duen Europako Ligaren finala Donostian ere jasotzen ari da arreta. Talde bizkaitarrak zale donostiarrak badituela erakutsi dute egunotan balkoi eta leihoetan azaldu diren Athleticen banderek. Irudian azaltzen den Kalkutako Teresa plazako ikurra hiriko hainbat gunetan agertu direnen adibidea besterik ez da.
Zale donostiarrek partida etxetik jarraitzeko aukera izango dute; hain zuzen ere, Espainiako Telecinco telebista kateak emango baitu Bukaresteko partida zuzenean, 21:00etan hasita.