Poltsiko Antzerkia maiatzaren 17tik ekainaren 3ra izango da
Ia auzo denetan izango da ikuskizunen bat; Saioa Royo eta Ion Martinez donostiarrek ‘Ispilua’ taularatuko dute
Poltsiko Antzerkiaren XXI. ekitaldia antolatu dute Donostia Kulturak eta Kultur Ekintza Unitateak. Antzezlanak edo bestelako ikuskizun txikiak zabaltzea izaten du helburu ekimenak, eta aurten ere, ia auzo guztietan izango da zertaz gozatu. Martxoaren 17tik ekainaren 3ra izango da Poltsiko Antzerkia, eta gehienetan tabernak izango dira agertokiak; udal kultur guneetatik ateratzea baita ekimenaren ezaugarri nagusienetakoa. Guztira, hamar ikuskizun izango dira, eta ia guztiek emanaldi bat baino gehiago izango ditute. Hamar horien artean, bi izango dira euskarazko antzezlanak; Ispilua eta Beste Aldekoak.
Saioa Royo eta Ion Martinez Txiki Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko aktore donostiarrak dira; eta beraiek dira, hain zuzen ere, Ispilua antzezlaneko protagonistak. Bikote harremanen inguruko antzezlana da Ispilua, eta gizarteak ezartzen dituen eginbeharrez dihardu. «Idoia eta Iker dira antzezlaneko protagonistak, antzezlan bat prestatzen ari dira, eta eszena bakoitzerako dituzten proposamenekin maitasuna nola bizi duten azalduko dute», aipatu zuen Royok. Bi emanaldi egingo dituzte; ekainaren 1ean, Añorgako Jolas Etxean, eta ekainaren 3an, Amarako Via Fora tabernan. Euskarazko beste antzezlana, Peio Etxekoparren eta Asisko Urmenetaren Beste Aldekoak izango da.
Gainontzekoak antzezlanak honakoak izango dira; Sergio Fernandez eta Arturo Gonzalezen El show de la parroquia, Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitiaren ¡A guuusssto!, Sleepwalk Collectiveren Conoce a las sirenas, Karimen Mi cuento chino, Rafa Fornerren Me lo dices y te lo cuento, Las pituisterren El maravilloso mundo de las otras crisis, Hipo eta Condrias mediku xelebreen Bi-ologo-tomia, eta Yogurinha Borova eta Nagore Goreren Solas.
Kontsultatu hemen Poltsiko Antzerkiaren 2012ko egitaraua