Rafael Moneori eman diote Arteen Asturiasko Printze saria
Loiolako Erriberako Iesu eliza eta Kursaala diseinatu ditu, besteak beste
Rafael Moneo arkitekto nafarrak Arteen Asturiasko Printze Saria jaso du. Alicia Alonso dantzaria, Frank O.Gehry arkitektoa, Chavela Vargas musikaria eta Bebo Valdes ere sari honetarako hautagai ziren.
25 herrialdetako 39 hautagaien artean aukeratu dute Moneo. Epaimahaiaren esanetan, “hirietako espazioak aberasten dituelako”. Arkitektoaren “dimentsio unibertsala” ere azpimarratu du. Bere urtebetetze egunean, 75 urte bete dituenean izan du Moneok sariaren berri.
Donostian bi lan esanguratsu diseinatu ditu: Kursaal Auditorioa eta Loiolako Erriberako Iesu eliza. Madrilgo Prado museoaren zaharberritze proiektua eta Atotxako geltokia ere Moneorenak dira. Alemanian, Belgikan eta AEBetan ere Moneoren diseinuak ikus daitezke.