Velak ere agur esango die larunbatean zaleei, badaezpada
Realeko aurrelari mexikarrak Ligan jarraitzeko ahal duen guztia egingo duela adierazi du
Carlos Velak bere etorkizunaz hitz egin du gaur. Realeko aurrelariak baieztatu du hainbat futbol talderekin harremanetan jarri dela, eta Jokin Aperribai presidenteak udan berriz fitxatzeko nahia adierazi diola. “Aperribaik esan zidan ni bai ala bai fitxatzen saiatuko direla. Aulkian dagoena dagoela ere. Nik egin behar duena egin dezala erantzun nion. Urte gehiago eman nahi ditut hemen.
Ligan ibilbidea luzatu nahi duela adierazi du Velak, eta hori lortzeko ahal duen guztia egingo duela esan du: “Nahiago dut Espainian jokatu, baina badaezpada, larunbatean zaleei agur esango diet”.