Oroimen Historikoaren Batzordea biltzeko eskatu du EAJk
Ahalik eta batzorderik «pluralena» osatzearen aldekoak direla esan du Juan Ramon Viles zinegotzi jeltzaleak
Oroimen Historikoaren Batzordea eratzea onartu zuten udalbatza osatzen duten alderdiek urrian. Harrezkero batzordean parte hartuko luketen alderdi eta eragileak elkartzeko udal gobernuak pausorik eman ez duela adierazi du Juan Ramon Viles EAJko zinegotziak. Udal gobernuak «borondaterik ez» duela erakutsi eta batzordea lehentasunen artean ez duela erantsi du.
EAJ ahalik eta batzorderik «pluralena» osatzearen aldekoa da. Udal taldeak, elkarteak eta unibertsitate eta beste eremu batzuetako adituak batu nahi ditu batzordean. Elkarte gehiegi bilduz gero, historiaz egingo den kontakizuna ez ote den udal gobernuko kideen gustokoa izango susmoa du zinegotzi jeltzaleak.
Bilduko kideak erritmoa neurtzen egon daitezkeela zehaztu du, frankismoaren biktimen aitortzari bultzada handiegia emanez gero, terrorismo biktimekin ere antzera egin beharko luketelako.
