
Denboraldiaren balantzea egiteko prentsarekin gosaria egin du Gorka Ramonedak, Lagun Aro GBCko presidenteak. Argi esan du pozik dagoela taldearen lanarekin, eta denboraldi politena izan den arren, neke psikologiko handia izan duela onartu du. “Denboraldi historikoa eta ahaztezina izan da”, esan du behin eta berriro presidenteak. Taldeko jokalariak mantentzeko asmoa badutela ere aipatu du: “Argi dago jokalari askoren balioa igo egin dela, baina ahal duguna egingo dugu guztiak mantentzeko”. Biharko egunkarian xehetasun gehiagoren berri emango du Irutxuloko Hitzak.