Mikel Egigurenek Landetan jokatuko du
Ameriketako Estatu Batuetako Fort Piercetik txapeldun izanda itzuli ostean, Frantziako Landetan jokatuko du Mikel Egiguren aietearrak. Izan ere, Saubriguesen Euskal Pilotaren Astea ospatzen ari dira, eta esku pilota, pala motza eta zesta punta partidak jokatuko dituzte. Olharanen aurka jokatuko du Egigurenek, gaur, 20:30ean.

