Nekane Lasarteri omenaldia egingo dio Eresmin abesbatzak
Secun Gonzalezen zuzendaritzapean, Nekane Lasarteren omenezko kontzertua eskainiko du Eresmin abesbatzak, Amarako Aita Karmeldarren elizan. Lasartek ibilbide oparoa egin zuen soprano moduan, eta ondoren, Eresi izeneko abesbatza sortu zuen 1994an, baina aurrerago, 1995ean, Eresmin izenagatik aldatu zuten. Urte guzti horietan egindako lana omentzeko, abesbatzak kontzertu bat eskainiko dio Lasarteri.