ONCEren Kriskitin lasterketa bihar egingo dute
ONCEren XI. Kriskitin lasterketako parte hartzaileek Zurriola pasealekua hartuko dute, bihar. Antolatzaileek “gizarte barneratzailearen alde” korrika egitera gonbidatu dituzte donostiar guztiak. Parte hartzaileek bikoteka egingo dute ibilbide erraza; bietako batek, begiak estalita eta besteak gidari lanak egingo dituela. Adinak edo egoera fisikoak ez du garrantzirik; izan ere, korrika beharrean, oinez ere osa badaiteke Kursaaleko kuboen inguruko bidea. Partaide bakoitzak kriskitina eramango du, ikur gisa eta itsuentzako seinale entzungarri gisa. Hain zuzen ere, 12:00etan hasiko den ekimenenaren bidez herritarrek kontzientzia hartzea nahi baitute arduradunek.
Halaber, ONGi komunikazioa eta social media agentzia sarituko du Urrezko Kriskitinarekin. “Hiritargo konprometituago, solidarioago eta bidezkoa lortzeko GKE, GGKE eta elkarteak laguntzeagatik euren komunikazio lanarekin”. Juan Karlos Izagirre alkateak parte hartuko du aitortza ekitaldian.