Mikel Aranburuk zelaiari itzulia eman zion bere taldekideekin batera.
Realak larunbat arratsaldean jokatu zuen Lehen Mailako Ligako azken partida. Valentziari 1-0 irabazi zion talde txuri-urdinak. Partida kaskarra izan zen, bi taldeen aldetik, baina Mikel Aranburu kapitainak bere ibilbidea garaipen batekin agurtzeko balio izan zuen. Partida hasieran eta bukaeran omenaldi txiki bana jaso zituen jokalari azpeitiarrak. Zalegoari eskerrak eman zizkiot Aranburuk, eta bere taldekideekin batera zelaiari itzuli bat eman zion, txalo artean. Ondoren, klubaren omenaldia jaso zuen palkoan, lagun eta senitartekoen artean, eta hainbat oroigarri jaso zituen.
Jokin Aperribai presidenteak makila eman zion Aranbururi (Argazkia: Reala)