Urko Menaiak Urtzi Urkizuren 'Ziria' poema musikatu du

Urko Menaia. (Argazkia: Mikel Goñi)

Urtzi Urkizuren Kezka bat gutxiago (Maiatz, 2012) liburuko Ziria poema musikatu du Urko Menaia kantari donostiarrak. Urkizuk eta Menaiak zuzeneko emanaldia egingo dute elkarrekin; Baionako Euskal Museoan egingo dute, maiatzaren 16an, 20:30ean.

Ez da bi artistek elkarrekin lan egiten duten lehen aldia. 2004an Mikelazulo kultur elkarteak argitaratutako kilimAmuak disko-liburuan bi kanta sortu zituzten elkarrekin. Gainera, Menaiak sarritan erabili ditu Urkizuren testuak bere ibilbidean, besteak beste Ametsak eta oroitzapenak (Gaztelupeko Hotsak, 2010) diskoan.

HITZAkide HITZAkide