EHUk truke programetako ikasleekin topaketa egin du
EHUk ikasle trukerako hainbat programetan parte hartzen ari diren ikasleekin topaketa egin zuen, atzo. Unibertsitateko ordezkariak eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako campusean ikasten duten hainbat herrialdetako 150 gazte bildu ekitaldian. Orain arte Miramar Jauregian egin ohi zuten topaketa; aurten, aldiz, Karlos Santamaria zentroan elkartu ziren. 2011-2012 ikasturtean, guztira, estatuko eta nazioarteko 690 ikasle bisitari izan dira. Halaber, EHUko 1.290 ikaslek izan dute estatuko eta atzerriko unibertsitateren batean ikasteko aukera.


