Horma irudia egin dute Manteon
Groseko Herri Bilgunea euskal presoen aldeko hainbat ekimen egiten ari da. Joan den larunbatean horma irudi baten pintaketa egin zuten Manteoko futbol zelaian. Ekitaldi publikoa zen, eta lau orduz aritu ziren pintatzen. Murala bukatzear zegoela, 20 ertzain ingurura bertaratu, eta bertan zeudenak identifikatu zituela salatu du Groseko Herri Bilguneak: «Ordubetez izan gintuzten paretaren kontra, eta bideo kamera bat eta bi agenda konfiskatuta eraman zituzten».