Agurra eman diote Amaia Ramirezi

(Argazkia: Bera Bera)

Bera Bera Eskubaloiak emaitza bikainekin esan dio agur 2011-2012 denboraldiari; ABF Ligako eta Kopako txapeldun ordea izan da, eta Txapeldunen Ligarako txartela lortu du. Larunbatean jokatu zuen taldeak Ligako azken partida, eta Murtziari 32-20 irabazi zion. Ondoren, ospakizuna egin zuten, eta hainbat urtez klubeko presidente izandako Amaia Ramirezi omenaldia egin zioten. Irudian ageri da Amaia Ramirez, ondoan Reyes Karrere entrenatzailea duela.
HITZAkide HITZAkide