ATEA elkarteak erantzunak eskatu dizkio Donostiako udalari
Animaliekiko Tratu Etikoaren Aldeko Elkarteak (ATEA) Udaleko Osasun Publiko eta Animalien Ongizate zerbitzuetara hainbat galdera bideratu ditu. Talde animaliazaleak egindako salaketa baten ondorioz udalak sortutako txostena argitu nahi du.
Donostiako baserri batean bi zakur egun osoan lotuta egon izana salatu zuen ATEAk, eta horren ondorioz egindako txostenaren inguruko hainbat galdera egin dituzte animaliazaleek. Bere ustez, Osasun Publiko eta Animalien Ongizate zerbitzuek egindako idazkiak beraiek salaketan jarritako guztia aintzat hartu ez izana salatu dute.
Besteak beste, txostenaren egileari galdetzen diote: “Zerbitzu honen arabera, zakur bat etengabe lotuta egoteak animaliari larrialdi motaren bat (sufrimendu psikologikoa) sortzen al dio? edo, aldiz, arazorik ez dio sortzen?”
Era berean, ATEAk zakurren jabeek esandakoa aintzat hartu izana gaitzetsi du. Animaliazaleek, salatutako pertsonek esandakoaren kontra, ez dutelako uste zakurrak gauez solte ibiltzen zirenik.
Era berean, hedabideetara bidalitako oharrean, ATEAk aurreko hutsuneak betetzea eskatu dute, eta Donostia horrelako gaietan aurrena izan daitekeela azaldu dute, eta modu horretan erakusleiho etiko bilakatu daitekeela 2016ra begira.