Familia enpresei buruzko jardunaldia egingo dute Deustuko Unibertsitatean
Deusto Business Schoolek eta Antonio Aranzabal Fundazioak antolatuta, Famili enpresaren XII. jardunaldia egingo dute, gaur, Deustuko Unibertsitatean. Famili enpresa: berrikuntza eta konpromisoa izenburupean egingo duten saioak berrikuntza eta konpromisoa izango ditu ardatz. Bi hizlarik parte hartuko dute. Batetik, Barrabes.com webgunearen sortzaile Carlos Barrabes berrikuntza eta enpresari buruz mintzatuko da. Bestetik, Adegiko presidente Eduardo Zubiaurrek enpresa, gizartea eta krisi ekonomikoa hizpide izango ditu. Saioa Mundaizeko canpuseko areto digitalean egingo dute, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Aurten gainera, urtarrilean hil zen Antonio Aranzabal omenduko dute.