Gerraren eta bakearen irudiak bildu dituzte San Telmo Museoan
Gerra eta bakea izeneko erakusketa aurkeztu dute San Telmo Museoan. 15 herrialde inguruko 33 argazkilariren 66 argazkik osatzen dute erakusketa. Izan ere, argazkilari bakoitzak bi argazki eman ditu erakusketarako, batak bakea irudikatzen du, eta besteak, gerra. Erakusketa ibiltaria da, Gernikan zabaldu zuten, eta Donostian uztailaren 12ra arte egon ostean, Bilbotik, Eibartik eta Gasteiztik igaroko da.


