Hipo eta Tomax pailazoek 'Papo Pupa' ikuskizuna aurkeztuko dute igandean

Mikel Sarriegi eta Joserra Fachado aktoreak pailazo ikuskizun berri batekin itzuli dira. Hipo eta Tomax pailazoen Papo Pupa obra berria estreinatuko dute igandean. Antzoki Zaharrean (17:30) 4 urtetik gorakoentzako antzezlana taularatuko dute. Umorea, jolasa, magia eta kantarekin osatutako emanaldia izango da.
Tomaxek semaforoko argien inguruko azalpenak eman dizkio Hipori. Hipok, tamalez, bizikleta hartu du, eta istripua izan du. Medikuarengana joango da senda dezaten; baina Patxi Xiringa sendagilea ez da agertuko. Orduan Tomax mediku bihurtu eta Hipo sendatzen saiatuko da.