‘Xora’ filma doan ikusteko aukera izango da gaur Viktoria Eugenian

Xora filma Donostiako Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko dute, gaur, asteartea, 20:00etan. Peio Cachenautek zuzendu du lana, eta zubereraz filmatutako lehen filma da, Zuberoan bertan. Filma zubereraz proiektatuko dute, euskara batuko azpi idatziekin. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak leihatilan eskatu beharko dira. Maitzaren 18an, ostirala, estreinatuko dute filma zine-aretoetan.
HITZAkide HITZAkide