Gascoren iritziz, «ameskeria» da Loiolako Erriberako autobus geltokiko bideragarritasun plana
PSE-EEko bozeramaileak, Ernesto Gascok, udal gobernuak Loiolako Erriberan autobus geltokia egiteko aurkeztutako bideragarritasun plana kritikatu du. Proiektua errentagarri izateko, aparkalekuko 150 toki saldu behar izatea «ameskeria» dela salatu du. Etxe agentzietara jo dutela eta inguru horretan aparkalekurik ez dela saltzen argitu du Gascok. Udal gobernuak kopuru hori salduko ez balu, 3,6 milioi euro ordaindu beharko lituzkeela azaldu du Gascok.
Hori gutxi balitz, aparkalekua, urtero, gutxienez,%15 beteko ez, udalak beste 200.000 euro ordainduko lizkioke aparkalekuko kudeatzaileari. Gascoren esanetan, inguruko aparkalekuak (Arcco, Pio XII eta Cervantes, kasu) %15 baino gehiago betetzen ez direla kontuan hartuz, Loiolako Erriberako aparkalekuan ezarritako guxiengora heltzeko «zail» izango duela adierazi du PSE-EEko bozeramaileak.
Kopuru horri azpiegitura ordaintzeko ordaindu beharrekoa batuz gero, Loiolako Erriberako egitasmoak sortuko lukeen zulo ekonomikoa «handia» izango litzatekeela adierazi du Gascok. Hori dela eta, Loiolako Erriberako ideia behin betirako bazterrean uzteko deia egin du zinegotzi sozialistak. Gainera, «Abidura Handiko Trena Atotxara iritsiko denez, Atotxan derrigor beste aparkaleku bat» egin beharko litzatekeela dio Gascok.