Garikoitz Aristegi fisioterapeutak eskoliosiaz hitz egingo du ostiralean
Australiako Jeb McAviney kiropraktikoak ere parte hartuko du hitzaldian
Eskoliosian adituak diren bi profesionalek doako hitzaldia emango dute ostiralean, Amara Plaza hotelean (19:00). Garikoitz Aristegi oriotarrak eta Jeb McAviney australiarrak bizkarreko eskoliosia izango dute hizpide. Nola saihestu? Nola zaindu? Biek ala biek Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargoak antolatutako hainbat prebentzio kanpainatan parte hartu dute.

