Montanier: "Realean bi urtez gelditzeko lan egin dut"
Helburua aurten hasitako lanari jarraipena ematea izango dela nabarmendu du
Goizeko entrenamendu saioa amaitu ostean, Philippe Montanierrek prentsaurrekoa eman du Zubietan. Realeko entrenatzailea beste urtebetez ariko da talde txuri-urdina zuzentzen, klubak atzo berretsitakoaren arabera, eta horretaz hitz egin du. Helburua aurten hasitako lanari jarraipena ematea izango dela nabarmendu du. “Logikoa iruditzen zait aurten egindako lanari jarraipena ematea. Une zailak egon dira, baina konfiantza izan dut”, adierazi du. “Realean bi urtez gelditzeko lan egin dut”, erantsi du.
Taldea fitxaketekin indartuko dutela iragarri du, baina garrantzitsuena egindako lanarekin jarraitzea dela berretsi du. “Helburua jokalari garrantzitsu guztiak mantentzea da, ez dugu saltzeko inongo asmorik”, jakinarazi du. “Velaren kasua ez dago bakarrik gure esku”, aitortu du.
Mikel Aranbururen hutsuneari buruz ere aritu da. “Pardo, Elus eta Markelekin Mikelen hutsunea beteko dugu», esan du.