Tapiesen 'Obra grafikoa' erakusketaren komisarioa Antonella Montinaro, Okendo kultur etxean.
Antoni Tapies (Bartzelona, 1923-2012) artista katalanaren
Obra grafikoa izeneko erakusketa gaur zabalduko dute Okendo eta Aiete kultur etxeetan. Bildumaren komisario Antonella Montinarok bisita gidatua eta hitzaldia emango ditu gaur, maiatzak 16, 19:00etan, Groseko kultur etxean.
Prentsarako aurkezpenean Montinarok azaldu duenez, arte garaikidean interesa duten pertsona guztientzako egokia da erakusketa, “oso helburu didaktikoa” izan dutelako bilduma osatzeko garaian. Tapiesen lan grafikoen hautaketa ikus daiteke bi erakusketa aretoetan, modu horretan bisitariak egilearen lana zertan den ikasiko du, “eta museo handietara joaten denean Tapiesen lana ezagutuko du”.
Gaurtik aurrera Aieten eta Okendon ikusgai izango diren lanak
Obra grafikoa erakusketaren parte dira, eta hirugarren multzo batek osatuko du uztailean Ernest Lluch kultur etxean jarriko duten lanen bildumak. Hala ere, Montinarok esan duenaren arabera, “erakusketa osoa ikusteko hiru tarteak ikusi behar dira”.