Lehengo eta egungo ordezkari politikoak, gaur goizean egin duten prentsaurrekoan. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Goazen plazara ekimena deitu du Herrirak etzirako, eta hainbat alderdi eta erakundetako ordezkariek bat egin dute presoen eskubideen aldeko deialdiarekin: Juan Karlos Izagirre alkatea (Bildu); Ramon Labaien alkate ohia (EAJ); Mikel Izagirre Urnietako alkate ohia (UDA plataforma); Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkate ohia; eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidea, tartean.