Udan hasiko dira Herrera eta Altza artean trenbidea egiteko lanak

Udan ekingo die Eusko Trenbide Sareak Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidea egiteko lanei. Trenbidea eta Altzako geltokia 2015erako amaitu nahi dituztela esan du Iñaki Arriola Garraio sailburuak. Aurrekontua 34,5 milioi eurokoa da. Herrera eta Altza arteko zatiak kilometro pasatxoko luzera izango du, eta 830 metro tunel baten barrutik joango dira. Felix Iranzo pasealekuan egongo da geltoki berria, 28 metroko sakoneran. Bi sarrera izango ditu: Larratxo pasealekuan, bata, eta Arriberrin, bestea. 21.500 altzatarrek hamar minutura izango dute geltokia eta Easo plazako tren geltokira joateko zazpi minutu eta erdiro ibiliko dira trenak.
HITZAkide HITZAkide