Auzoak, festa egarriz
Bidebietan gaur arratsaldean hasiko dira Txanpontxo jaiak
Jairik jai ibiltzeko ordua iritsi da. Hasi Bidebietatik, Larratxora jarraian; San Luis jaiak Herreran; San Joan jaiak han eta hemen; San Martzial; San Isidro; eta Santa Ixabel; Zipotz jaiak; karmenak; saninazioak, porrontxoak… Ez dago etxean sartuta egoteko aitzakiarik.
Gaur arratsaldean Txanpontxo jaiak hasiko dira Bidebietan. Guardaplata bidetik jaitsiko dute Txanpontxo, 17:30ean. Txaranga eta buruhandiak izango ditu lagun.
Auzo bakoitzean ezin gal daitezkeen festa eta ospakizun horiek jaso ditu Irutxuloko Hitzak udako jaietako gidan. Ekainaren hasieran kaleratuko du auzoetako jaiei buruzko liburuxka.


