Espetxe zigorra bederatzi urtetik seira jaitsi dio fiskalak Hodei Egañari
Vicente Gonzalez Mota Espainiako fiskalak D3M eta Askatasuna auziko 11 auzipeturentzako kartzela zigor eskaerak jaitsi egin ditu pixka bat, eta absoluzioa eskatu du beste birentzat. Hodei Egaña donostiarra auziperatutako bat da, eta, Gros auzoko gaztearen kasuan, espetxe zigor eskaera bederatzi urtetik seira jaitsi dio fiskalak.
Maiatzaren 3an hasi zen epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta D3M plataforma eta Askatasuna alderdia 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara begira ETAren aginduz sortzea egotzita eraman dituzte auzitara hamahiru lagun.