Mediku euskalduna izateko eskaera taldean egingo dute, gaur
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hilabete hasieran abian jarri zuten Euskaraz osasuntsuago kanpaina. Honen xedea, hala erabakitzen dutenek, osasun etxe bakoitzean dauden euskarazko medikuetako bat eskatzea da. Aldaketa eskaera nork bere kabuz aurkez dezake dagokion artategian, baina sustatzaileek elkarrekin egitea proposatzen dute. Horretarako, gaur, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara, Bagerako edo EOOko ordezkari bat izango da hiriko osasun etxe bakoitzean, idatzia aurkeztu nahi dutenei argibideak emateko edo laguntzeko.

