Asteburu euritsua dator
Euskalmeten arabera, hodeiek zerua estaliko dute eta euria erruz egingo du
Zerua oso hodeitsu eta estalia egongo da astebukaeran. Bihar zaparrada txiki-ertainak botako ditu; euria iraunkorra eta ugaria izango da. Trumoi-ekaitza izateko probabilitatea txikia izango da. Ipar eta ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Tenperatura minimoetan, ordea, aldaketarik ez da izango eta tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira.
Igandean ez da aldaketarik espero. Euria egiten jarraituko du, eta egunaren lehenengo partean zaparrada mardulak bota ditzake. Haizeak ipar-mendebaldera egingo du, eta kostaldean nabarmen zakartuko da; haize-bolada oso gogorrak espero dira. Tenperaturak behera egingo du berriro, eta udazkeneko itxura hartuko du eguraldiak.