Lagun Arok kanporaketa berdindu du, luzapenean irabazi eta gero (86-82)
Hirugarren partida egongo da Lagun Aro eta Valentzia Basketen arteko final-laurdenetako kanporaketan. Donostiarrek Illunben irabazi dute (86-82) eta, horrenbestez, hirugarren norgehiagoka asteartean jokatuko dute La Fontetan, 21:45ean. Irabazten duenak finalerdietarako txartela eskuratuko du.
Gaurko lehian balentria egin dute Sito Alonsoren jokalariek, atsedenaldira iritsi baino lehen 16 puntutik galtzen ari baitziren (24-40). Laugarren laurden bikain bati esker, ordea, etxekoek partida berdindu dute, eta luzapenera jo dute bi taldeek. Bertan, Neto eta Doblasen ekarriari zor, garaipena lortu du Gipuzkoa Basketek. Brasildarrak 12 puntu lortu ditu; eta kantabriarrak, 21.


