EAJk ez du Loiolako Erriberako autobus geltokiaren alde egingo
Autobus geltokia Loiolako Erriberan kokatzearen alde egiteko «arrazoi nahikorik ez» dagoela argitu du Eneko Goia EAJ bozeramaileak. Atotxakoarekin egin nahi dute jeltzaleek aurrera.
Bildu, beraz, babesik gabe geratu da autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzeko. PP eta PSE-EE Atotxako aukeraren aldekoak dira.