1813ko gertaerek gizartean izandako eragina aztertuko dute San Telmo Museoan
San Telmo Museoak eta Demagun Hausnarketarako Taldeak Donostia 1813 La sociedad civil victima de la guerra solasaldia antolatu dute. Museoan bertan izango da saioa ostegunean, 19:30ean. Lola Valverde eta Juan Carlos Mora historiagileek eta Javier Sada idazleak hartuko dute parte ekimenean, Arantxa Urretabizkaiaren gidaritzapean. Sarrera doakoa izango da. Valverde, Mora eta Sada Donostian 1813an gertatutakoari buruzko bere ikuspegia eskainiko dute, eta ondoren, Urretabizkaiak gidatuko du solasaldia.