Auzipetuaren lagunek Asier Labanderaren hilketan parte hartu izana ukatu dute
Asier Lavandera intxaurrondotarraren hilketa argitzeko epaiketak aurrera jarraitzen du Iruñeako justizia auzitegi nagusian. Gaur, bigarren saioan, Lavanderaren hilketaren auzipetuaren lagunak deklaratzen ari dira. Atzo, Sergio Fernando Ramos de Sousak, auzipetuak Lavandera hil izana aitortu zuen. Lavandera hil zuten egunean, 2010eko urtarrilaren 16an, De Sousa beste hiru lagunekin zegoen. Haiek ere inputatu egin zituzten, ustez hilketan parte hartu zutelakoan. Hiru gazteek, ordea, Lavanderaren hilketan parte hartu izana ukatu dute, eta ezer ez zutela ikusi esan dute. Hasieratik De Sousak bere burua erruduntzat jo zuela azaldu dute.
Arratsaldean Asier Lavanderaren lagunek deklaratuko dute.
Erlazionatutako edukiaBere burua defendatu zuela dio Lavanderaren hiltzaileak