Esklerosi anizkoitzaren gaixoen aldeko elkartasun kontzertu bat egingo dute ostiralean
Intxaurrondoko kultur etxean izango da musika emanaldia
Ademgi elkarteak eta Biodonostiak elkartasun kontzertu bat egingo dute ostiralean. Esklerosi anizkoitzaren gaixoen aldeko musika emanaldia izango da, eta Intxaurrondo kultur etxean egingo dute, 20:30ean. Udal Musika Eskolako ikasleek osatutako El Inigualable Grupo Combo talde, Txaç kataluniarrak, Iñaki Plaza & grupo (20 Hatz Proiekt) eta A-Tuti-Ple antzerki taldea izango dira. Batera bustiko gera abestia estreinatuko dute ikuskizunean parte hartuko duten sortzaileek.
Sarrerak 15 eurotan daude salgai. Emanaldira joan ez, baina elkartasun kontzertuarekin bat egin nahi dutenek Kutxan 2101 0002 66 00032304021 kontu zenbakian egin dezakete diru ekarpena. Gipuzkoan 650 lagunei eragiten die esklerosi anizkoitzak; eta munduan, bi milioi pertsonei. Hilaren 30ean izango da Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Eguna.