Irlako kai muturreko eskailerak eta bideak babesteko hesiak konpontzen hasi dira. Itsasargiaren ondoan dagoen harresia, halaber, desegin eta indartuko dute erortzeko arriskua duelako. Bost langile ari dira lanean eta hilabeteko epean bukatzea espero dute.