Titin III pilotaria Logroñoko espetxean, euskal presoekin, tartean, Arkaitz Rodriguez altzatarra eta Gari Pascual loiolatarra. (Argazkia: arnaldotegi.com)
Titin III pilotaria Logroñoko espetxean izan zen bisitan. Izan ere, bere eskolako hainbat pilotarirekin batera, erakustaldia egitera joan zen, bertan partidaren bat jokatuz. Zenbait euskal preso daude Logroñoko espetxean, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez altzatarra Bateragune kasuagatik, eta Gari Pascual loiolatarra, besteak beste. Bisitan, argazki bat ere atera zuen pilotariak euskal presoekin, eta orain, argazki hori Arnaldo Otegiren webgunean jarri dute. Titin III, hau da, Augusto Ibañez, pilotaria izateaz gain, politikaria ere bada, kirol zinegotzi postua baitu PP alderdiarekin, Logroñon bertan. Argazkia polemika sortzen ari da.