Jorge Abadias gitarra jotzaile eta konpositorearen azken lana argitaratu du Errabal zigiluak
Musikenetik ateratako musikari gaztea da Jorge Abadias. Hainbat talde, grabazio eta proiektutan parte hartu du. A tablero izena du bere konposizioekin grabatutako bigarren lanak. Errabal zigiluak kaleratu du. Zortzi pieza grabatu ditu; lau musikari lagunekin egin du. Jazz garaikidea egiten du, nahiz eta jazz tradizionaletik ere edan. Jazzaldian Nevermind Trio-rekin joko du, baita Hasier Oleaga musikariak aurkeztuko duen proiektuan ere.