Nora Galparsoro (Bildu): «Gascok arrazoi izango balu, Loiolako Erriberako eraikuntza guztiak egoera larrian egongo lirateke»
Ernesto Gasco PSE-EEko bozeramaileak, Eusko Jaurlaritzako azterketa geologiko batetan oinarrituta, itsasgorak edota itsas kolpe batek Loiolako Erriberako autobus geltokia «pikutara» bidaliko lukeela esan zuen herenegun. Bada, Nora Galpasoro Herri Lan eta Proiektu zinegotziak Gascori erantzun dio eta «arduragabe eta alarma pizteko gogoz» aritu dela salatu du. Gascok plazaratutako «txostenak arrazoi balu, Loiolako Erriberako garaje eta eraikuntza guztiak egoera larrian egongo lirateke», adierazi du Galparsorok. Teknikoki, Gascok aurkeztutako txostenari «erraz asko» egingo diotela kontra erantsi du.
Gascok, gainera, garraio sailburuordetza «gustatzen ez zaizkion hiriko proiektuak oztopatzeko» erabiltzen duela uste du Bilduko zinegotziak.