Eskaintza berezia du Kontadoresek ekainerako
Gaztelekuak «zaletasunak bideratzeko aukerak ematen» 18 urte bete dituela azpimarratu dute
1994eko maiatzean zabaldu zituen Kontadores gaztelekuak ateak eta harrez gero, haur txoko eta gazteleku sare aparta zabaldu da hirian. Iaz 5.558 gazte hurbildu ziren Bidebietako gunera eta neguko ikastaroek «arrakasta itzela» izan dutela azpimarratu du Rafa Buitron Kontadoreseko koordinatzaileak. Okupazioa %93koa izan da. Ekainean ere Kontadores gazteen arreta gune izaten jarri dezan, antzerki emanaldiak, argazki rally bat, faunky ikastaro bat eta Bordelera irteera bat antolatu dute.
Argazki rallya gauez izango da ekainaren 20, 21, 22 eta 27an. Funky ikastaroa, berriz, ekainaren 23an egingo dute Bidebietako kiroldegian eta Bordeleko irteera ekainaren 16an.
Kontadoresen jarduera eta ikastaroak antolatzeaz gain, «zaletasunak bideratzeko aukerak ematea» dutela helburu zehaztu du Buitronek. Hala, Kontadoresen lortutako trebezia Olatu Talka jaialdian edota Donostiaklubak antolatzen dituen ekimenetan erakusteko aukera izan dute hainbat gaztek.

