Hamar urte bete ditu Surfilm Festibal jaialdiak
Gaur abiatuko da X. Surfilm Festibal; film emanaldiez gain, kontzertuak eta erakusketak izango ditu
Hamargarren urtez jarraian, gaur hasiko da Surfilm Festibal. «Ekimen xume moduan jaio zena, sendotu egin da; eta mundu honetako eredu bihurtu da», azaldu zuen aurkezpenean Nerea Txapartegik, udaleko Kultura ordezkariak. Hasieratik, Sancho Rodriguez izan zen jaialdiaren bultzatzailea, eta egun ere bera da antolatzaile nagusia, Donostia Kulturako zinema sailaren laguntzarekin. «Surfaren inguruko zinemaldi bat osatzen lehenak izan ginen, eta gaur egun, munduan antzeko 25 zinemaldi daude. Horrek esan nahi du, ideia ona izan genuela duela hamar urte», gehitu zuen Sanchok. Jaialdia bi zatitan banatua egongo da, batetik, gaurtik ekainaren 2ra, hainbat film proiektatuko dituzte; ekainaren 6tik 10era, berriz, filmeez gain, beste hainbat ekimen burutuko dituzte.
Berritasunez betea dator Surfilm Festibala. Ohi bezala, zinemaz gain, musika, erakusketak eta tailerrak izango dira egitarauan. Skateistan filmaren emanaldiak emango dio hasiera jaialdiari, euskarazko azpidatziekin. Australiar batzuk Afganistanen sortutako lehen skate eskolaren historia kontatzen du filmak. Aquariumen jarraituko du egitarauak bihar; eta larunbatean, Guardetxean jaia egingo dute.
Jaialdiko sail nagusian, 12 film izango dira lehen saria lortzeko lehia. Hala ere, 50 film inguru ikusteko aukera egongo da.
Surfilm Festibal: Egitaraua
Gaur, maiatzak 31
- 22:00. Digging eta Skateistan filmak, Trueba zinema aretoan.
- 17:00. The find, Claiming Nelscott Reff.
- 19:00. Fathoms left to fall eta The north Canyon.
- 21:00. Surfing the wild East, Imberno eta Happy beach.
- 21:00. Musika Martin Goenaren eskutik. Gastrologging eta Egizu filmak.
- 22:00. Japaning! Japan now filmaren emanaldia.
- 22:30. Kontzertuak: Keison, Willie, Japan, KAZZ.
- 23:00. Film laburrak.
- 00:30. Violeta Vil taldearen kontzertua.
- 19:30. Itsasoa eta lehorra erakusketaren irekiera.
- 20:30. Marrazoen inguruko hitzaldia.
- 21:00. Film laburren emanaldia. Ondoren, Surfing&Sharks dokumentala.
- 19:30. Olaru garbiak, Aquariumen. Sarrera, 4 euro. Come hell or high water filma.
- 21:00. El mar, mi alma filma eta Manuel Garciaren kontzertua. Sarrera, 7 euro.
- 17:00. Lost and found.
- 19:00. Style wars, Thom, Bikinis&Surf, Mira Mar eta Finnsurf.
- 21:00. Handia, Itsasoa eta lehorra, A deeper shade of blue.
- 23:00. Kontzertua: Mamarrachos. Parte Zaharreko Etxekalte tabernan.
- 17:00. Brazil storm!, Brasil surf doc., Hawaiiko film laburrak, Upcycling, Bom Carnaval.
- 19:00. Surf voyage, promo Salinas, Eremita stew, Gauchos del mar.
- 21:00. Calientamiento local!, Josue 1.8, Last Battle, Ethan in Hainan, It’s not about the waves, Horizonte despejado, Free as a blog, Piedra papel arena.
- 22:30. Kontzertuak: Gora gora kids, Las Kellis, Joe Crepusculo eta 8 y medio dj’s. Egiako Gazteszenan.
- 18:30. Benetako zinema: Partir, Licuri surf, Korduroy session!, Intentio.
- 20:30. Olas grandes, Danger, Diamante negro, Ehind the cover: Tyler larronde, Jaws-changing the game.


